Biarritzeko bazterretako aberedia eta landarediaren itxurapenak ez zuen bere garaikideen interesa pizten ahal baizik, bizkitartean publiko zabalak baita jendarte jakintsuak ere ez zaukan bere lanaren berri.
Plazararatu gabe gelditurik, hots adituen eta naturazaleen liburutegietatik falta, Ducourrauren ikerketak ezezagunak gelditu ziren, behako pribilegiatu batzu ez ezik.
Goi mailako jendartean baita hizkuntzazale eta naturazale jakitunen artean ere onartua, gizarte hurbilean segurik, Pierre-Thomas Ducourrau-k bere miresleak bazituen, eta garaikide zonbaitzuk seinalatu nahi izan dituzte bere ekarpen baliosak tokiko zientzieri.
Henry du Boucher, Bulletin de la Société Borda, 1888ko 3. trimestroa, 185-187 orria.
Uste baino gehiago dira Parisetik kanpoko langile xumeak, arrabotsetik eta ospetik ihes egiten dutenak, maiz itzalean lan xumeetan dabiltzanak, eta bere maitasun soilez zientziaren garapen eta aintzinamenduan gaurko zientzia liburuetan goraipatzen diren izenak baino ekarpen handiagoa egin dutenak.
Peter Barr, Foreign correspondence. Biarritz - Gardener's chronicle, 10 mars 1888.
Londres elur geruza lodi batekin utzi dut, eta Pariserainoko ia bide osoan hala izan da, elurrez estalia. Bordalen elur geruza lodia zen ; Arcachon-en, behatoki gainetik, elurra ikus zitekeen auzo osoan. Akizen elur guttiago zen : han-hemenka bazen eta goizerako desagertua zen. Denbora beroak (158° Fahr. ) elurraren desagertzearekin zer ikustekorik ba ote zuen galdera egiten nion nere buruari, baserri eremuan barna distantzia luzetxoa egin eta elurrik ikusten ez bainuen. Akizetik ateratzean elur zerbait bazen, eta Baionan eskoziar neguaren irudikapen aski ona genuen.
Wentworth Webster, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, 1889ko 2. semestroa, 303-309 orr.
Borda Sozietateko Boletinaren bigarren zenbakiak, 1888ko 3. hiruhilekoa, 185-187. orrietan P.-M.-H. Du Boucher sozietatearen lehendakari zenaren idazki bat atxikitzen du honako izenburuarekin : Un naturaliste ignoré, P. Th. Ducourrau, 1810-1874. Du Boucher Jaunak, lehen lerroetan Ducourrau Jaunaren bibliografiaz aritu ondoren, berak utzitako lanak aipatzen ditu : « hiru kaier lodi eskuz idatzitako notekin, Hego Mendebaldeko eta bereziki Biarritz inguruko animalia txiki eta handi, biziak edo fosilizatuak, lurrekoak ala itsasokoak, maskorrak, intsektuak, landareak eta zuhaitzak erakusten dituen egiazko ikonografia bat ». Lan hori osatzen duten marrazkiak aipagarriak zaizkio zientzi fideltasun eta zehaztasunaren ikuspegitik.