Ezaugarri fitxa
P.Th. Ducourrauren terminologia
Izen zientifikoa: Mugil cephalus
Frantsesezko izena: Mulet, Muge
Sailkapena: 11e famille des Acanthoptérygiens – Les Mugrilloïdes
Beste izenak: Murlou (Gaskoinez), Courcouns (Gaskoinez), Mugeon (Proventzeraz)
Gaurko terminologia
Izen zientifikoa: Mugil cephalus
Frantsesezko izena: Mulet cabot
Euskarazko izena: Korroboi bizkarbeltza, Lazuna
Eskuizkribuaren transkripzioa
Izena / Sailkapena
Akantopterigioen hamaikagarren familia (Dumeril-en sailkapena)
Mugriloideoak –
Probentzeraz : Mugeaon, Muggine Genovan, Mujol catalanez eta espainiolez
Mugril Cephalus, Holobrankioen ordenako arraina eta Lepidopomeen familiakoa (eskamadun operkuluak dituztenak), 5 kilog-ra heltzen direnak.
Muge : « muxon » eta « muxa morves » grekotik
Holobrankioen 5. ordena (kartilagodunak, brankiadunak, operkuludunak et menbranagabeak Risso, III, 388, 303. zkia D100-22
Mugil cephalus (Linn.)
Muge ; Gaskoinez Murlou
Handiak gaskoinez Murlous
Xehetasunak
Burua aintzinetik ikusia, arraina igerika
Operkulu zakatz edo brankiak
Hegal bikoitza, 1 alde bakoitzean, sorbaldaren ondoan
Hegal bikoitza sabelean
Lehen bizkar-hegala
Bigarren bizkar-hegala
Hegal bat
Uzki-hegal bat
Orotara 7 hegal
Deskribapena
Korrokoia oso arrunta da Mediterraneoan, eta arrain horren arraultzeekin da nagusiki prestatzen « Boutargue » (Poutarga) deituriko jakia.
Poutargue-a, Kabiar ere deritzona, korrokoiaren eta familia bereko beste arrainen arraultze eta odolarekin prestatzen da. Deskonposizio hastapen baten ondotik, amoniako usain bat darie, eta azkarki gazitu behar dira. Ikus « Honorat à Peissoun Poisson tome III. 837 »
Oharrak
« Courcoun », neurri naturaleko lagina, Dq. Jaunak ikusia.
Biarritz, 1866ko urtarrilaren 20a.
Biarritzen korrokoi ttikiei « courcouns » deritzaie. Portu zaharretik Duhalde haitzera soka bat zeharka emanez harrapatzen dira. Gure kostaldean eta Aturri ibaian biziki arrunta da. Arrain goxoa, biziki estimatua. Darrac Jauna 35.zkia. « Romeso » eta « passagae » korrokoiak guttiago dira. Beste bi espezie ttikiagoak dira : korrokoi begigorria eta dabeta korrokoia.