Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Columba palumbus
Frantsesezko izena: Palombe
Sailkapena: Hegaztia – 4. ordena – Galinazeoak
Beste izenak: Paloumbe (Gaskoinez), Paloumba (Provençal)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Columba palumbus
Frantsesezko izena: Pigeon ramier, Palombe
Euskarazko izena: Pagausoa, Uso (pigeon), Urzo (Pigeon)

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Columba palumbus Ramier de Latham ?, ehiztarien eskuliburua
199. zkia
Gaskoinez paloumbe, Probentzeraz paloumba
Hegaztia – Galinazeoen 4. ordena – Columbidae familiakoa
Risso III – 64. orria – 199. zkia
(65 – 203ra – Le Rouquete : pixka bat haudiagoa eta ilunagoa)
Palombe

Xehetasunak

Gorria
Horia
Barneko marra gorrixka

Deskribapena

Pagausoa, uso basa, “Pigeon ramier” baino txikiagoa. Mokoa eta oinak gorriak ditu, burua urdin hitsa, paparoa gorrixka, bularra eta sabela errauts kolorekoak, eta punta beltza duen buztana.
4 luma haundi, besteak ?
Patek 3 artikulazioko 4 erhi dituzte.
Gainean gorria, zeharka marraduna, horixka gainean.
Burua gris perla aldakorra, lepoa txuriz eta gris ubelez marrakatua, sabela gris arroxa argia, hegalen gaina bezala, luma haundiak, ilunagoak ; burutik ipurdi-konkorreraino bizkarra gris beltzaran iluna, buztaneko lumak argiagoak.
Horiz inguratutako begi beltzak, punta makotua duen mokoa : gaineko zatia horia, azpikoa gorria, eztarriaren gibeleko mokoaren atzekaldea gorria
Patek 3 artikulazioko 4 hatz dituzte. Muturretan aztapar beltzak, hatzen kolorea gorria eta marraduna gainean, horia azpian.
Udazkenean usoa ezkurrez elikatzen da. Honek 4 zituen eztarrian.

Oharrak

Ona. D Jaunak ikusia
Neurri naturala. PTD
1,20 libera ordaindua
4 ezkur bere eztarrian.

PTD-k neurri naturalean marraztua, Biarritzen, 1865eko azaroaren 11an.
D Jaunak ikusia.