Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Podiceps minor Colymbus brisson
Frantsesezko izena: Grèbe castagneux
Sailkapena: Hegaztia – 6. ordena – Palmadunak – 1. familia - Urpekariak
Beste izenak:

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Tachybaptus ruficollis
Frantsesezko izena: Grèbe castagneux
Euskarazko izena: Txilinporta txikia

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

268 risso III, 77 – 6. ordena hegazti palmadunak – 1. familia – Urpekariak
Colymbus brisson – Podiceps minor Lin. Gm. 594 Grèbe castagneux
Grèbe castagneux – Podiceps minor Lin.
Dq Jaunak izendatua

Xehetasunak

Saihetsa – sudur-ziloa – moko zuzen eta zorrotza
Hegaleko luma, buztanean ez du lumarik, ile tinki batzuk
Saihetsez ikusia, itsasoko ur gainean igerika
Animalia bera azpitik eta neurri naturalean

Deskribapena

Hegaldiarentzat guti egokitua den palmaduna, baina igeriketarentzat bai ordea.
A : lumatxa lodia eta leuna, txuri zilar kolorekoa azpian eta beltzaran gaztaina bizkarrean.
Palma forma berezia duten pata berde beltzaranak. Hiru hatz zabal, bakoitzak hiru eta bost artikulazio artean edo erhi-hezur dituenak, gehi garatugabeko hatz txiki bat.
Mintz erdi irekia duen palmaduna.
Aurreko 3 hatzak oinarrian baizik ez dira lotuak, gibeleko 4.a laburra besteak baino gorago da.
Hankak gibelera dira, uzkiaren ondoan eta iduri du sabelean sartuak direla.

Oharrak

Neurri naturaleko marrazkiak
Augustin Larrebat Jaunak hartua Euskaldunen kostan
Biarritz, 1867ko abenduaren 4ean
Biarritz, 1867ko abenduaren 2an.