Ezaugarri fitxa
P.Th. Ducourrauren terminologia
Izen zientifikoa: Scolopax rusticola
Frantsesezko izena: Bécasse commune
Sailkapena: Hegaztia – 5. ordena – Zangaluzea – 3. familia – Moko luzeak
Beste izenak: Becade (Gaskoinez), Becassa (Provençal)
Gaurko terminologia
Izen zientifikoa: Scolopax rusticola
Frantsesezko izena: Bécasse des bois
Euskarazko izena: Oilagorra, Bekada, Azaia, Pekada
Eskuizkribuaren transkripzioa
Izena / Sailkapena
Scolopax rusticola Linnée – 228. zkia
Bécasse commune, gaskoinez Becade, probentzeraz Becassa, katalanez eta gazteleraz Becada
Zangaluzeen ordenako hegaztia – moko meheen familiakoa
Risso III 70 - 228. zkia
5.ordena – hegazti zangaluzeak
III.familia – moko luzeak
Xehetasunak
Burua azpitik ikusia
Bizkarra lumarik gabe, neurri naturalean - Sakro hezurra – Buztaneko lumen hasiera – Uzkornoa – Obarioaren kloaka – Ondestea – Ipurtzuloa – Sabelaldea – besahezurra – izterrezur – tibia – erpurua – tartsoa – metatartsoa – hatzen falangea – 4 hatz – Hegaztiek ez dituzte sekulan 4 hatz baino gehiago.
Lumak
A – Arraun-lumaren pena edo hegalen luma haundia, neurri naturalean - Lehen arraun-luma edo eskuko pena
B – Bigarren arraun-luma edo besaurreko pena
D – erpuruko penak
Deskribapena
Lumen kolore orokorra gris gaztaina edo gorrail aldakorra txuriz marrakatua ; sabela eta hegalen azpia bizkarra baino argiagoak dira.
Moko beltzarana
Marrak edo larruaren gainean zeharkako zimurdurak dituzten pata gris gorrixkak
Mokoaren puntak pixka bat limaren forma du
Urriaren erditsuan iristen da eta martxoaren bukaera aldera doa, 4 hilabeteko egonaldia egin ondoren.
Frantzia osoan Basses Pyrénées departamenduan da ohikoena.
Darrac Jauna – 5,6. orria
Oharrak
Neurri naturaleko marrazkia. Biarritz 1865eko irailaren 11a.