Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Loligo vulgaris
Frantsesezko izena: Calmar commun, Encornet
Sailkapena:
Beste izenak: Encournet (Gaskoinez), Chipirone (basque), Chipirone (espagnol)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Loligo vulgaris
Frantsesezko izena: Calmar commun, Encornet, Chipiron
Euskarazko izena: Txipiroi begihandia, Txipiroia

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Loligo vulgaris lam
Frantsesez : Calmar commun – Encornet
Gaskoinez : encournet
Euskaraz eta gazteleraz chipirone
Muskullu dekapodoak Risso 4 6. orr. 1. zkia
IX muskulluak 1. dibisioa

Xehetasunak

Burua – Tentakuluak
Animaliak beheruntz atxikitzen duen burua
Begi kanporatua, oboidea zirkulu urdinxka batekin
Sabel biguna

Deskribapena

8 beso edo tentakulu dituen pulpoaren antzeko muskullua, baina honek 6 baizik ez ditu, 2 handi eta 4 txiki.
Burua beheruntz igeri egiten du
Zefalopodoa da, hots burua zangoen artean duena
Buruak 8 beso inguru ditu, ez ditut gehienetan irudikatzen diren bi zinta luzeak kusi. Burua doi bat ateratzen da. Marrazkiak bere eskuinean oskoilaren erdia irudikatzen du, ezkerrean sabelaren erdia. Muskullu hau hodi itxurakoa da eta osoki xurixka. Oskolaz aparte, sabela eta beste guztia biguna da. Oskola gogorra da.

Oharrak

Txipiroi ugari bada gure golkoan. Izan ere, « Itsas biskotxak » maiz aurkitzen baitira gure itsas hertzean.
Marrazkiak Txipiroia (Frantsesez jatorrizko testoan : Encornet) erakusten du, gaskoinez Encournet, Euskaraz eta Gazteleraz Chipirone.
Ez du Itsas bixkotxik eta bere isats borobila puntaduna eta erronborik gabea. Bixkotxaren ordez, txipiroiak bizkarrean pergamino bat baizik ez du.
Neurri naturaleko marrazkia, arrantzaleek itsasoan harrapatu indibiduo batetik
Biarritz 1866ko otsailaren 19a
Dormanton Jaunak ikusi duen marrazkia eta Txipiroia zela ezagutu du
Darracq Jaunak ikusia 1866ko maiatzaren 4a