Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Larus argentarus Larus marinus
Frantsesezko izena: Goeland à manteau argenté, Grand goeland
Sailkapena: Hegaztia – 6. ordena – Palmadunak – 2. familia - Lumaluzeak
Beste izenak: Mailloun (Gaskoinez), Gabian (Proventzeraz)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Larus argentarus
Frantsesezko izena: Goéland argenté
Euskarazko izena: Kaio hauskara, Antxeta hauskara , Marloi hauskara, Itsas ainara hauskara

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Larus argentatus Linné – Dq Jauna
Kaio hauskara
Probentzeraz Gabian, gaskoinez Mailloun de Haïtzar edo Mailloun de Cap St martin
Larus de L. generoak kaioak eta antxetak biltzen ditu, palmadunen ordenako hegaztiak dira (patak palmatuak dituzte eta lumaluzeen edo hegal luzeen familiakoak dira)
6. ordena – palmadunak – 21.familia – lumaluzeak – larus, goeland, Risso III – 79. orria – 277. zkia.
Risso III – 78 – 277.tik 281. zenbakiraino.

Xehetasunak

Sudur-hobia – goiko masailezurra – mihia – beheko masailezurra
Kaioaren eskeletoa – burua – besahezurra – sorbalda-hezurra – sakro-hezurra – orno zerbikalak – lepauztaia –
toraxa estaltzen duen bularezurra eta sabelaldearen parte bat
masailezurren barnealdea –mokoaren beheko partea – mokoaren goiko partea
? edo arrama – hatzak larruaren plegu batean bilduak

Deskribapena

Kaio hauskara txuria da, bizkarra beltza du, oinak haragi kolore hits batekoak
L. melanocephalus, mouette à capuchon noir
Biarritzen, kaio hauskara ezagutzen dugu, baita « Anyoulet »a, usoa bezain lodia dena eta « Caganerou »a, kaioen zirinez elikatzen den kaio mota bat
Ekaitzak direnean ezin dute itsasoan gelditu, beraz laku eta ibaietan babesten dira eta moluskoak jaten.
Mintz osoak dituzten palmadunak.
Hankak gorputzaren erdian ditu, abdomenetik kanpo eta gorputza baino txikiagoak dira. Aintzineko 3 hatzak mintzek batzen dituzte, gibeleko 4.a aintzineko hiruengandik bereiztua da.
Moko hoxkatua, puntan makotua.
Mokotik buztan puntaraino 0,60 m
Paparraren zirkunferentzia hegaletan : 0,39
Diametroa (herena) 0,13
Hegal bakoitzaren luzera
Hegal baten punta batetik besterainoko hegal hedadura
Lumadi gris eta beltzarana, bizkarrean pixka bat ilunagoa. Bizkarrean, buztanaren lumen punta beltzarana da. Bularra txuria, titakatua. Lumatxa lodia.

Oharrak

1866ko maiatzaren 4an Darrac Jaunak ikusi marrazkia.
Biarritzeko kaio hauskara, 1866ko martxoaren 15a, apaingarri gisa hegalak moztuak zituen indibiduo batetik neurri naturaleko marrazkia.