Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Sparus centrodontus
Frantsesezko izena: Rousseau
Sailkapena: Ordre des holobranches, famille des Lécopomes
Beste izenak: Bouca rougea (Gaskoinez), Arrousséou (Gaskoinez)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Pagellus bogaraveo
Frantsesezko izena: Dorade rose, Pageot rose
Euskarazko izena: Arrosel arrunta, Bisigu arrunta

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Sparus centrodontus. Laroche
Marseille-n eta Baionan Rousseau (Bouca rougea eta Arrousséou Baionan)
Darracq Jauna 23. zkia
Sparides, Risso III 343-368
Holobrankioen ordena eta « Lécopomes » familia (operkulu leundunak)

Xehetasunak

B. arrain horren begia neurri naturalean igeltsu itxurako materia xuriz osatua
2 uzki-hegal
Sorbalda-hegalak
Zakatzak

Deskribapena

Arrain zilarduna, ???? argiz dirdiratua, baina grekarra baino ilunagoa, eta gainera orban irregularra dauka sorbaldan. Bizkaiko golkora abenduan iritsi eta ….arte arrantzatzen da.
« Spare » guzien artean onena da.
Arrain horrek 4 hegal ditu : 2 haundi zakatzetatik hurbil eta 2 txiki uzkiaren ondoan.

Oharrak

Marie Ducourrau Andereñoak margotua, laginaren arabera naturalean tindatua Biarritzen 1866ko urtarrilaren 31an.