Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Hippocampus brevirostes
Frantsesezko izena: Syngnathes de Lacépede, Trompette, Hyppocampe, Tuyau, Hippocampe a museau
Sailkapena:
Beste izenak:

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Hippocampus hippocampus
Frantsesezko izena: Hippocampe à museau court
Euskarazko izena: Itsas zaldi muturmotza

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Syngnathes de Lacépede, PL 27
Trompette, Hyppocampe, Tuyau
1- 60 Typhle
2- D9.84&85- 68 Hippocampus
3-
Hippocampe a museau
Hippocampus brevirsotres
D104-4

Xehetasunak

Hegala
Begi kanporatuak edo pedonkuludunak
Bizkar-hegala

Deskribapena

Neurri naturaleko itsas zaldia, Biarritzen harrapatua Aingeru sarean 1867ko ekainan. 6 pulgadako handitasuna, erhi baten neurrikoa, burua eta lepoa zaldi baten antzekoak ditu, eta xake jokoetako zaldunen itxura handia du. Bere muturra leka bat bezala luzea eta hutsa da.
Bi begi borobil handi ditu eta betileetan dituen bi antenek ileak dirudite. Kopeta ilegabea da baina buruaren aintzinaldea eta lepoaren gainaldea hari finez hornitua da, kima bat bezala. Bizkarrean badu biziki fite aztintzen duen hegal bat. Beste bi hegal txikiago buruaren aldeetan, begien gibelean, gardenak dira ? Bat uzkian. Bere sabela xurixka, grisa da eta hantua bularra bezala, isatsa karratua du eta kako bat bezala makurtua. Gorputz osoa kartilagozko eskama txikiz estalia du, nondik orratz ttikiak ateratzen diren. Larrua marroi kolorekoa eta aldakorra du. Zutik igeri egiten du eta bere isatsa aztintzen du suge bat bezala kiribilduz.

Oharrak

Biarritz 1867ko ekainaren 28a
Aingeru guardakoaren sarean harrapatua eta neurri naturalean marraztua Biarritzen 1867ko ekainaren 28an
Dq. Jaunak ikusia