Eskuizkribu osoa ikusi bilketa.eus gunean

 

Eric Guilho Baionako Historia Natuturala Museoko zuzendaria da. 1856an Ulysse Darracq, Pierre-Thomas Ducourrauren laguntzailearentzat sortutako postua dago, beraz. Galdetu diogu, 150 urte bere aitzinekoaren ondotik, eskuizkribuak guretzat komentatzea. Hona lehen kaierari buruzko oharrak.

 

Oharra : lPierre-Thoma Ducourrauk egiazki ikusi, ikertu eta marraztu dituen hegaztiak webgune honen "Txoriak" sailan dira.a plupart des animaux réellement observés, décrits et dessinés par Pierre-Thomas Ducourrau dans ce manuscrit sont disponibles dans la section « Oiseaux » du site.

Deskribatuak diren espezieak:

 

Liburuxka honetan, Pierre-Thomas Ducourrau-k hegazti  ugari deskribatzen du : orotara 74 espezie. Liburuxkako xori horientzako marrazki bat edo gehiago egin ditu, gehienetan nota gutti gora behera aberatsez osatuak. Nota hauetako gehienak sailkapenari, identifikazioari (latinezko izena, frantsesezko izena, gaskoinezkoa…) deskribapenari (gorputzaren orientazioa, marraztua den zatia, koloreak,…) eta testuinguruari (data, bilketa lekua,….) dagozkio. Informazio interesgarrienak testuinguruari dagozkionak dira, hots bilketa lekuak eta datak. 

 

Aurkezten dituen espezie gehienak gure eskualdean nahiko arruntak dira. Aipa dezagun 25. taulan ematen duen  « Java-ko padda », Lochura oryzivora, Oxia oryzivora bezala identifikatua, Indiako irrisa jalea. Java eta Bali indonesiar uharteetako espezie endemikoa da. Paradoxikoki xori hau bere eremu naturalean mehatsatua den ber munduan zehar aurki dezakegu. Indibiduo ainitz eraman izan ziren munduko eskualde guzietara xori apaingarri gisa haziak izateko, papagaitxoak, papagaioak, eta Japoniako diamante edo urretxindorrak. Pierre-Thomas Ducourrau-k gaineratzen du kaiola xoria dela. Ez dakigu ordea xoria hilik atxeman ote zuten kaiola barnean edo kanpoan ihes egin ondotik. Dena den, informazio horrek erakusten du 1860/1870 inguruan espezie hori jadanik sartua zela gure eskualdean. 

 

Lonchura oryzivora, Ducourrauren bildumetako txori esotiko bakarra

Espezieen identifikazio lanak garai hartako bibliografiaren laguntzarekin baieztatu ahal izan zuen. Izan ere, taula frangotan Risso-ren aipamenak ikus ditzakegu. Hainbat aleren identifikazioa Ulysse Darracq-ek baieztatua zuen. Honela agertzen zaizkigu maiz « Vu U.D. » (U. D.k ikusia) aipamenak. Taula batzuen behekaldean bere izena argiki idatzia da eta horrek die ematen, hain zuzen, izaera historikoa taula hauei. 

 

"Vu par M. Dq", Ulysse Darracq-en aipamenetarik bat

11. eta 12. orrietan idazlea Europako egun eta gaueko harrapari zenbaiten konpilazioa egitera ahalegindu da, espezie bakoitzari marrazki bat lotuz eta espezie izenen zerrenda osatuz. Antzekotasun guttiko marrazkiak dira batzuk eta hortaz saiakera hau ez da lorpena izan. Oso litekeena da marrazki hauek ornitologiari buruzko liburu batetik eginak izana ez eta Claude Dendaletchek dioen bezala, beste naturalista edo ehiztariek ekarri edo berak zuzenean ikusi animalietatik. Alabaina, onartu behar zaio Europako harrapari gehienen eta mundu zabaleko beste eskualdeetako lagin txiki baten ikuspegia ematen duela. 

 

Eguneko harraparien taula, abereak inoiz ikusi gabe marraztua

Ez dakigu zergatik, 69. orrialdean ofiura idortu ongi kontserbatu bat azaltzen digu. Itsas animalia hori itsas-izarretatik oso hurbilekoa da, ekinodermoen taldekoa (itsas-izarrak, itsas-trikuak, itsas-luzokerrak…). Ornitologiari buruzko liburuxka honetan aurkitzen dugun xoria ez den animalia bakarra da, eta gainera ez marraztua baina idortua. 

Hegaztien artean galdutako ofiura

Marrazkiak

Egilearen hautua xoriak neurri naturalean marraztea izan da. Horri esker gaurko ornitologia gidaliburuetan eskaintzen dena baino xehetasun eta zehaztasun gehiago ageri da. Nahiz eta espezieen neurria oso aldakorra izan, gehienak aski txikiak dira orri bakar batean agertzeko. Kasu horietan animaliak osoki ematen dizkigu, aurretik edo/eta gibeletik ikusiak, luma edo/eta zangoen xehetasunekin. Espezie handiagoen kasuan (buzoka, txori zezen arrunta, kaio hauskara eta zanga), orri handiagoak erabili behar izan ditu eta tolestu liburuxkan sartu ahal izateko. Sai arrearen marrazkia, txori hau handiegia baita osorik agertzeko, buruaren, zango baten eta luma baten marrazkira mugatzen da. 

Saia... Ducourrau-ren kaierako handiegia

Pierre-Thomas Ducourrau-k bere marrazkiak naturan atxeman txori hilen gorpuzkinetatik egin ditu. Bilketa leku eta data aipamenez aparte, xorien posturak leunean pausatuak zirela erakusten dute, eta ezin zitezkeela bizirik behatu, bereziki anatomia eta portaerengatik. Aski da ikustea, ekaitza baten ondotik bildutako lanperna musu baten marrazkia 61. orrian. Ezker hegaleko lumak ez dira leunduak, zatituak eta gaizki antolatuak (hutsuneak lumajean). 

Lanperna musua, postura artifiziala batean.

Kaioaren orrian (kaio hauskara ?), 74. orria, xoriaren eskeletoaren marrazki harrigarria dugu (eskala txikiagoan). Haragiaz garbitu ondotiko animalia horren eskeletoa al da ? Ezin dugu argitu. Beste xehetasun garrantzitsua, animalia bildu zutenean ez zuen gehiago hegalik, » apaingarri gisa erabiltzeko ebaki baitzizkioten »,  egileak hala idatzirik. Ez da ohikoa halakorik egitea, eta aski basatia.  

Erreprodukzioen kalitatea:

Eskuizkribu horren interesetako batek erreprodukzioen errealismoan eta xehetasunen ugaritasunean datza, nahiz eta kalitatea ez bera izan denetan. Lumen xehetasunak eta errealismoa oso interesgarriak dira, bikaina batzutan eta lanbrotsu bestetzutan. Zangoei dagokienez eskamak eta aztaparrak biziki ongi eginak dira. Ohar bera mokoentzat, itxiak edo idekiak irudikaturik. Gorputzak gehienetan errespetatuak dira, baita proportzioak ere. Marrazkiak Pierre-Thomas Ducourrau-k egin ditu, margotzea aldiz bere alabak, Claude Dendaletchek zehazten duen bezala. 

Lastoztatze teknikak eta anatomia konparatua

Liburuxkan bada «xorien lastoztatzea » deituriko orri bikoitz bat, non lastoztatze urratsak deskribatu baino lastoztatzearen aurrekoak deskribatzen dituen, hots eskeletoa behar bezala garbitzeko modua. Gutxitan aipatzen da gai hau liburuetan eta hortaz aipamena merezi du. 

"Empaillage des oiseaux - Aperçu des opérations manuelles à faire"

Taula sinoptikoa

Ondotik badugu zango eta mokoen aniztasunaren ikerketa bat, anatomia konparatuaren bidez, interes gutxikoa, eta espezieak zerrendatzen dituen taula sinoptiko bat. Taula horri dagokionez, zaila da jakitea zeri dagozkion nota guzi horiek, Europako eta Europa kanpoko espezieen izenak (Afrika, Amerika, Ozeania), batzuen sexua biltzen baititu… Egiazko xorien zerrenda bat al da ? Espezie batzuk biziki urriak dira eta Frantziatik oso urrun bizi. Aipa ditzagun Batrachortomus cornutus eta Buceros rhinoceros (Ozeania), Steatornis cariensis (Hego Amerika), Vidua paradisaea (Afrika)… Ba al da Baionako Historia Naturaleko Museoarekin loturarik, Ulysse Darracq bertako kontserbatzaile baitzen 1856 et 1872 artean ? Hori hala baliteke ere, ez dugu dagoeneko halako hipotesiarik baieztatzen duen elementurik. Bereziki bildumetako asko 1890eko sute handian suntsituak izan baitziren eta garai horri eta bilduma horiei buruzko informazio gutti iritsi zaigulako.