Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Sula alba
Frantsesezko izena: Fou blanc, Fou de Bassan, Benet
Sailkapena: Hegaztia – 6. ordena - Palmadunak
Beste izenak: Corre (Gaskoinez)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Morus bassanus
Frantsesezko izena: Fou de Bassan (2)
Euskarazko izena: Zanga

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Sula alba - Fou de Bassan - Corre Biarritzen
Dq Jaunaren eta Rissoren katalogoan ez da agertzen.
Le Sula alba
Fou edo Benet (Bardus, niaias, badaud, sot)
Fou de Bassan, Corre gaskoinez

Xehetasunak

A lehen arraun-lumak edo eskuko penak
B bigarren arraun-lumak edo pena
D erpuruko arraun-luma gazteak
Sula alba Fou-ren burua (Corre), 1872ko otsailean Euskaldunen kostan hilik atzeman zen indibiduo baten marrazkia
A neurri naturala saihetsez ikusia – mokoa puntan makotua
B burua gainetik ikusia – pixka bat saihetsez mokoaren bi parteak ikusteko
C azpitik ikusia, sartuak diren 3 barneko lameladun moko zapala

Deskribapena

Kaioa bezain handia, txuri txuria salbu lumen punta gris beltzarana, apirilean iristen da Biarritzera eta Corre deitzen zaio.
Ouessan-dik eta Frantziako iparraldetik ???
Hegazti palmaduna, batzuetan txuria, gehienetan osoki grisa txuriz titakatua.
Kaioaren neurriko hegazti hau ubarroia baino heren bat handiagoa da. Ubarroi zaharra beltza da, gaztea grisa. Kaio zaharra txurixka da; gaztea grisa hiru urte arte. Biarritzen arrantza-patroi den Dormaton Jaunaren oharra.
Hegal oso luzeak dituen palmaduna eta hegaldiarentzat hobekien antolatuak.
Mintz osoak dituen palmaduna.
Hankak gibelean kokatuak dira, uzkiaren ondoan, eta iduri du sabelean sartuak direla. Aintzineko 3 hatzak mintzek lotzen dituzte. Gibeleko 4.a aintzinekoengandik bereiztua da.
Moko zuzen zorrotz eta hoxkatua. Genero 1 - Le Plongeur, Mergus Colymbué
Moko oso luzea, zorrotza, grisa, goiko masailezurrak hegi beltzaran bat
Artikulazio bat baino gehiago dituen hegal oso luzeak ; patek 3 hatz eta garatugabeko 1 dituzte eta oso zabalak dira ; hankak zilindro zapaldu formakoak eta oso lodiak dira, gainean beltzak, grisak azpian, lumadi griseko indibiduoa, gris txurixka azpian, gris argia hegalen azpian. Batzuk txuriak dira.

Oharrak

Marrazkian agertzen dena 1866ko azaroaren 12an Biarritzeko Euskaldunen konstan aurkitu zen. Neurri naturala. Darracq Jaunak lastoztatu zuen ale ?? bat osoki gris iluna da eta oso urbil diren puntu txuriz titakatua. Dq Jaunak ikusia.
Oharra : 1872ko urtarrilaren 10ean, oso egoera onean zen Sula alba zanga bat ekarri didate. Osoki txuria zen, hegalen gaineko punta izan ezik. Hegazti berdin berdina zen, bera bezalako neurri ?, salbu mintz osoko pata berdexkek lau hatz zituztela eta ez hiru lotuak.
Gaskoinez Corre deitzen den palmadunaren neurri naturaleko marrazkia. Biarritzeko Euskaldunen kostan 1866ko azaroaren 12an aurkitua.