Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Fratercula arctica
Frantsesezko izena: Macareux moine, Macareux commun, Perroquet du Nord
Sailkapena: Hegaztia – 6. ordena – Palmadunak – 1. familia - Urpekariak
Beste izenak: Carculo (Gaskoinez), Martinot (Provençal)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Fratecula arcitica
Frantsesezko izena: Macareux moine
Euskarazko izena: Lanperna-musua, Zabalmozoa

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

272. zkia Lanperna-musua (Carculo edo Pothiorrou)
Fratercula arctica – Macareux commun Risso III – 78. orria – 272. zkia
Macareux commun, edo moine, edo Frantziako ipar-mendebaldeko kostako Perroquet du Nord, neurri naturalean, Biarritzen Carculo deitzen dena.
Marmon fratercula. Temm. Macareux moine
272. zkia – 517. orria, probentzeraz martinot deitzen dena : Alca arctica lin.
Fratercula arctica risso. V. ordeneko palmaduna – « Brevipennes »-en 5. familiakoa. Bere ezaugarria bazterretan tinkatua edo zapaldua duen mokoa.
Probentzian pottoro arrunta « martinot” ere deitzen dute : Alca Torda L., genero bereko hegaztia.

Xehetasunak

Azpitik ikusia – gorria – sudur-ziloak – grisaxka – belarria – gorria – grisa – bularrezurra – sabelaldea – uzkia – buztan txuri matea.
Hegazti honen begi-aparatua – begia neurri naturalean, lastoztatzeko kendua, poltsa gogor baten antzekoa eta likore beltzaran bat duen begi zuringoa.
A gainetik ikusia – begi ninia
B saihetsez – begi ninia
C bertikalki moztua
Kendu den mihi horixka, neurri naturala
E saihetsez ikusia

Deskribapena

Moko marrakatu koloratua ?? zirkuluak ildoxkak edo ildo txurixkadunak dituen beheko parte gorria ;
Buru ondoko zatia gris gorrixka ; lepo beltza ; betile luzedun sabel txuria; bizkarra eta hegalak beltz grisaxkak. Pata horixkak ; hatzak batzen dituen mintz palmaduna hori ilunagoa.
Mintz osoak dituen palmaduna, hankak gibelera uzkiaren ondoan. Aurreko 3 hatzak mintzek lotuak. Ez du 4. hatzik atzean. Moko zapaldua alboetan eta zeharkako marrak.
Usoaren neurria du, moko luzea baino gorago, oso zapatua, makotua, burutik gorago, goitik behera ildokatua, puntan hozkatua, oinarrian azal zimurtu eta kailuz inguratua.
Bere lumadia txuri grisaxka da, begien azpian biribildua. Kolore bereko zati handiago bat sabelaren azpian.
2 sudur-ziloek mokoaren gaineko partea zeharkatzen dute.
Neguan eta udaberrian erregularki pasatzen da gure itsasbazterrean. Darac Jauna.

Oharrak

Euskaldunen kostan atzemana, 1866ko urtarrilaren 11an, 9tik izan den ekaitz handiaren ondotik. Neurri naturalean marraztua.