Ezaugarri fitxa
P.Th. Ducourrauren terminologia
Izen zientifikoa: Phaeopus europaeus
Frantsesezko izena: Corlieu d'Europe
Sailkapena: Hegaztia – 5. ordena – Zangaluzea – 3. familia – Moko luzeak
Beste izenak: Courlieu (Gaskoinez)
Gaurko terminologia
Izen zientifikoa: Numenius phaeopus
Frantsesezko izena: Courlis corlieu
Euskarazko izena: Kurlinta bekainduna
Eskuizkribuaren transkripzioa
Izena / Sailkapena
Risso 227
5. ordena – Hegazti zangaluzeak – 3. familia – moko luzeak
Courlieu ? gaskoinez
Courlite edo Gourlite petit Courlieu, bere kantuaren onomatopeiatik datorren izena
Xehetasunak
Sudur-ziloak
Moko makurtua : mokoaren goiko partea azpikoa baino pixka bat luzeagoa
4 hatz dituen pata, saihetsez ikusia
Hegalaren luma handia : neurri naturala
Deskribapena
Karramarro ?? eta beste lurreko edo itsasoko moluskuz elikatzen da.
Kurlinta bekaindunaren bizkarreko lumak berde beltzaran txuriz titakatuak dira. Ipurdi konkorretik hegalen eta buztanaren hasieraraino txuria da. Azpian, mokoa hunkitzen duen eta kokotsaren azpian den lepoaren partea txuria da, lepoa ilunago baina ez goian bezainbat, sabela txuria, patak urdinxkak.
Hegazti hau ez da ohikoa Biarritzen. “Grand courlis” baino txikiago eta askoz ilunagoa da, bere kantua desberdina da. Kurlinta bekainduna udan agertzen da. “Grand courlis” barnealdean gelditzen da, pentzeetan eta soroetan, talde haundietan eta neguak gogorrak direlarik baizik.
Oharrak
Alby Jaunak hila Biarritzeko Portu zaharrean 1870ko maiatzaren 5ean. Neurri naturaleko marraztua.
Barnealdean ere hiltzen dira, tiro batez 5.
Maiatzaren 8an Portu zaharrean beste batzu hil dituzte.