Pierre-Thomas Ducourrau ezagutu

Pierre-Thomas Ducourrau-k zonbait eskuizkribu multzo utzi zituen, hutsunekin, seguraski bukatzekoak. Lekukotasun guti gelditzen da bestalde, gizonaz edo bere obraz.

Ducourrau misterioaren argitzeko, hainbat gai zehaztu daitezke halere : testuinguru zientifiko eta tokikoa aztertu, bilketa eta behaketa metodoak ulertu, horrelako lanaren interesa baloratu, 150 urte berantago:

Pierre-Thomas Ducourrau eta bere obra naturalista, Claude Dendaletchen eskutik.

Pierre-Thomas Ducourrau bere garaikideen ikuspegitik

Biarritzeko bazterretako aberedia eta landarediaren itxurapenak ez zuen bere garaikideen interesa pizten ahal baizik, bizkitartean publiko zabalak baita jendarte jakintsuak ere ez zaukan bere lanaren berri.

Plazaratu gabe gelditurik, hots adituen eta naturazaleen liburutegietatik falta, Ducourrauren ikerketak ezezagunak gelditu ziren, behako pribilegiatu batzu ez ezik.

Goi mailako jendartean baita hizkuntzazale eta naturazale jakitunen artean ere onartua, gizarte hurbilean segurik, Pierre-Thomas Ducourrau-k bere miresleak bazituen, eta garaikide zonbaitzuk seinalatu nahi izan dituzte bere ekarpen baliosak tokiko zientzieri.

Hala nola, Henry du Boucher, Société de Borda elkarteko lehendakariak, izen bereko aldizkarian biografia labur bat agertzen duen, Ducourrau hil eta 14 urte ondoan (1888), arta eskasez eskuizkribuen galtzeko arriskua aipatzen duelarik.

Peter Barr izeneko botakinari ingeles batek Ducourrauren eskuizkribu andana bat ikuskatua zuen, eta gertaera kontatzen du 1888ko martxoko 10eko Gardener's Chronicle aldizkarian.

Baiona eta Biarritzeko inguruetan mintzo zen gaskoiaz bere liburutegi eta ikerketek Wentworth Webster hizkuntzalari ingelesaren jakin-mina piztua zuten, eta hunek aipatzen ditu 1889ko SSLA aldizkarian.

 

Eskuizkribuak

Eskuizkribuak kontsultatzen eta telekargatzen ahal dira beren osotasunean bilketa.eus gunean.

Eric Guiho, Baionako Historia Naturala museoko zuzendariari, galdetu diogu lan horien komentatzea, haien egokitasuna eta gaurkotasuna, pixka bat gehiago geldituz txorien eta arrain eta moluskuen galerietan:

 

Ornitologia eskizkribua

Bilketa.eus gunean kontsultagarri

Historia naturala eskuizkribua

Bilketa.eus gunean kontsultagarri