Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Rhyzostoma coeralea Acalepha acalephe
Frantsesezko izena:
Sailkapena:
Beste izenak:

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Rhizostoma pulmo
Frantsesezko izena: Rhizostoma bleue, Méduse bleue
Euskarazko izena: Marmoka urdina, Medusa urdina

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Rhizostoma – Itsas gainean flotatzen duten marmokak
Rhizostoma urdinen hainbat barietate bada
Rhyzostoma coeralea
Acalepha acalephe D232-2

Xehetasunak

Maskorraren soslaia
Unbrela hemisferiko horia eta zain beltzak
Disko arrosa
Uraren maila
Mokoa
Urdina

Deskribapena

Unbrela edo burua esku bat bezain haundia
Buru formako maskuria airez betea arraultze forma irregularrekoa moko itxurako punta batekin eta mokotik buruaren zirkuitoa segitzen duen jostura gorri batekin
Beso edo antena urdin purpurak, faszikuluak 3 eta 5 oineko luzera arteko haritan zatitzen dira eta espiral moduan mugitzen dira.

Oharrak

Animalia arriskurik gabe har daiteke bere maskuritik, baina antenak hunkituz gero, bentosa batzuen eragina dute.
Milon Jaunak harrapatua mareografoan
Biarritz 186? uztailaren 31a
Neurri naturaleko marrazkia antenak izan ezik.