Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Trachinus Draco
Frantsesezko izena: La vive, Dragon de mer
Sailkapena: Ordre 7e thoraciques 5e famille Trachinides
Beste izenak: Chaque-dits (Gaskoinez - pique doigts), Aragna (Proventzeraz)

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Trachinus draco
Frantsesezko izena: Grande vive
Euskarazko izena: Xabiroi zuria

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Vive edo Dragon de mer. Trachinus Draco. Lin.
Gaskoinez Chaque -dits, Probentzeraz Aragna
Drumeril-en 5. ordena.

Xehetasunak

1. Saihetsetik ikusia
2. Azpitik ikusia
3. Postura normalean ikusia, igeri egiten ari.
Zakatzak edo brankiak
Eztena edo azkona

Deskribapena

Xabiroia Holobrankioen ordenako eta jugularren edo autenopteroen (hegalak lepoan dituztenak) familiako arraina da. 0,25m.ko luzera du, baina ez du sekulan kilo erdia edo libera zaharra gainditzen.
Hemen aurkezten denlagina hondartzan atxeman indibiduo gaztea da, helduak (ur ?) handitan egoten dira. Arrain horren haragia xuria da, sendoa, hostoretsua, zapore bikainekoa eta errex lixeritzen dena.
Probentzako biztanleek armiarma deitzen dute bere ziztadak apteroen (hegal gabeak) ordenako eta Araneidoen edo antena gabeen familiako intsektuaren ziztadaren antzeko kalteak zituelakoan, latindarren « arana ». Bi animalia hauen kalteak, gure klimetan, direna baino handiagotzat hartzen dira. Xabiroia, arriskutsua ez den arren, bere ziztada biziki minbera da, eta lekukotasun batzuek diote arrain horren azkonaren ziztada baten ondotik pertsona batzuek samina pairatu dutela 8 eta 15 egunez, baita gehiago ere. Biarritzeko Dormanto Jaunak erran dit, Aturrin ziztatua izan zela, eta mina hain zen bizia non erotu zitekeela, eta bere buruaz beste egin nahi zuela Aturrira jauzi eginez. Ezkerreko eskuan ziztaturik, bat batean beso osoa bizi gabe gelditu zitzaion eta mina gorputz osora hedatu zitzaion. Haren adiskide batek, arrain horren sekretua ezagutzen zuena, arraina ideki, gibela hartu, zapaldu eta ziztadaren gainean ezarri zuen : mina segidan arindu zen eta 9 orenen buruan sendatua zen.
Xabiroiak 8 azkon ditu, zakatz (arrainak arnasteko lepoan dituen idekidurak) bakoitzan bat, bizkarreko hegal 1 hiru ziztekin, eta besteak kima gainean.
Arraina freskoa delarik zakatzak gorriak ditu.

Oharrak

Dormanton Jaunak baieztatua, berak bi espezie ezagutzen ditu Biarritzen.
Arraina bera, 3 ikuspegitan aurkeztua, 1865eko abenduaren 10ean Euskaldunen kostako kaian harrapatu lagina, eta bere neurri naturalean margotua.