William Boissel komandantea, bulletin de la Société des sciences, lettres et arts 1950
Azkenik aipatuko dizuet xehetasun gehiagorekin 1949ko abenduaren 31an eskainiak izan zaizkigun urtatsa ederrak, lore, arrain eta txoriz osatua.
Urrian zehar, Félix Moussempès jaunaren bisita izan nuen eta ekarri zizkidan hiru bolumen lodi, bi eskuizkribu eta liburu inprimatu bat. Galdetu zidan horien onartzea prest ginenez, beretako atxikiz gure jabegoa bilakatuko ziren data. Azterketa batek, nahiz zalua izan, ez zuen duda izpirik uzten, zalantza bakar bat ere ez. Eskaintza horrek gure liburutegia pieza paregabekoz osatuko zuen. Printzipioz onartu zen, baina Mousempès jaunaren behin-betiko erabakia igurikatu behar zen.Gure gana itzuli zen urte bukaeran, erran zigun bere alabaren ezkontz-hitza zuela abenduaren 31an eta bere ezteietako oparia izan zedila nahi zuela. Hiru bolumen handiak gure katalogoan data hartan idatzi ziren, hau delarik gure liburuentzat, estatu zibileko erregistroa.
Irakurriz, lehen bolumenaren hasteko orrian, 1888eko Bulletin de la Société Borda-ko artikulu zati bat, aurkitu nituen in fine lerro horiek : “Espero dugu ere, eskuizkribuak bere eskuetan dituen Moussempes gure lankide ohoretsuak, behar den guzia egien duela hauen kontserbatzeko, denboratik, eta hauen jabe bilaka daitezkeenen diru-goseaz eta jakingabetasunaz babesteko.” Desira hori, duela hirurogeita bi urte formulatua izan zena, gaur betea da, P.-T. Ducourrauk utzitako hiru eskuizkribuetarik biendako bederen […]
Gu honek [Peter Barr-en artikuluan] aipatutako bi eskuizkribu baizik ez ditugu eskuratu. Eskas zaigu Biarritz eta inguruetako landarediari buruzkoa. Haren falta sentitzen ahal da gehien bat autorearen alaba zen Marie Ducourrauren marrazkien aitzinean. Aldiz, Theatrum Florae eskaintzaren barne da. Liburu biziki arraro horrek denboraren desmasia batzuk ezagutu ditu, baina bere aitzinaldeen edertasuna estimatzen ahal dugu. [...]