Behin baino gehiagotan, Pierre-Thomas Ducourrauk Ulysse Darracq aipatzen, edo bere azalpenak haren argitalpenetan oinarrituz, edo bere obretan idatziz "Vu par M. Darracq" (Darracq jaunak ikusia) ("Vu U.D.", "Vu par M. Dq" eta "nommé par M. Dq" formarekin agertzen dena ere).
Ulysse darracq VII. Urteko Mahaxteko 29an (1798ko urriaren 19an) sortu zen Akizen. Burasoek egun hartako sainduaren izena aukeratu zioten: Pierre d’Alcantara. Administrazioak, orri ertz hertsiegi batek enganaturik Pierre Dalcan izena asmatu zion. Hark berak, aldiz, biziki goiz Ulysse hautatu zuen. Farmazia ikasketak egin zituen, Akizen, Mans herrian zeukan osaba baten botikan eta Parisen. Farmazialari gisa onartua da 1829an eta bere botika irekitzen du “Santa Izpiritun, Baionatik hurbil”.(1)
“izpiritu kurios”, izan da, memento berean “botanikaria, zoologoa, ornitologoa, herpetologoa, malakologoa eta mineralogoa”. Ikertzen du, biltzen eta katalogoak osatzen, iduriz horien zati batzuk baizik ez direlarik argitaratu (Extrait du catalogue du département des Landes et des Pyrénées occidentales, liste méthodique des poissons des eaux douces et salées des environs de Bayonne, Notice sur la flore de nos environs). Haren bilduma ikaragarriak baliatu dira 1856an Baionako Histria Naturala museoa irekitzeko, egitura horren lehen kontserbatzaile izendatua delarik.
Pierre-Thomas Ducourrauk eskuizkribuak osatzen dituelarik, Ulysse Darracq erreferentzia ezagutu bat da, amaturraren lana zuzendu eta baieztatu lukeena.
Ulysse Darracq-en argitalpen nagusiak:
- Catalogue du département des Landes et des Pyrénées occidentales, dans les Actes de la société Linéenne de Bordeaux n°44, 1836
- Extrait du catalogue du département des Landes et des Pyrénées occidentales, dans Bayonne vues historiques et descriptives de M.F. Morel, Ed. Lamaignère, 1836
- liste méthodique des poissons des eaux douces et salées des environs de Bayonne, dans Bayonne vues historiques et descriptives de M.F. Morel, Ed. Lamaignère, 1836
- Notice sur la flore de nos environs, dans Bayonne vues historiques et descriptives de M.F. Morel, Ed. Lamaignère, 1836
(1) Séparé de Bayonne en 1792, le quartier Saint-Esprit, renommé Jean-Jacques Rousseau constitue une commune des Landes jusqu’en 1857.