Ezaugarri fitxa

P.Th. Ducourrauren terminologia

Izen zientifikoa: Anas boschas
Frantsesezko izena: Canard sauvage
Sailkapena: Hegaztia – 6.ordena – Palmadunak – 3. Familia – Moko laminadunak
Beste izenak:

 

Gaurko terminologia

Izen zientifikoa: Anas platyrhyncos
Frantsesezko izena: Canard colvert
Euskarazko izena: Basahatea

Eskuizkribuaren transkripzioa

Izena / Sailkapena

Basahate emea (barietate desberdinak daude) – Anas boschas Lin. 291. zkia.
Canard saoudeatyle, guite
Darrac Jauna - ? zkia. – 517. orria
Basahatea eta etxe-ahatea (Anas domestica) palmadunen ordenako hegazti genero bat da (oinen hatzak banatuak eta mintz edo larru malgu batek batzen ditu) – zerra moduko mokodunen familia.
Ahate espezie mota eta barietate asko ezagutzen ditugu.
6. ordena – palmatuak – 3. familia – Moko laminadunak – Risso, III, 81, 291. zkia.

Xehetasunak

1.irudia
2.irudia : burua eta moko irekia – neurri naturala – azpitik ikusia

Deskribapena

Beltzaran urre-kolorekoa, hegalen gaina beltzarana, ubel aldakorra
Mintz osoko hatzak dituzten palmadunak. Hankak gorputzaren erdian dira, abdomenetik kanpo, gorputza baino laburragoak.
Mintzek batzen dituzte aintzineko 3 hatzak, gibelean den 4.a aintzineko 3engandik bereiztua.
Hoxkadurik gabeko mokoa, goian ganbila eta behean zapaldua.

Oharrak

Biarritzen hila, 1865eko abenduaren 10ean. Neurri naturaleko marrazkia.